Ekitaldiak

Ekitaldiak aurkezten ditut, erakundeentzat batez ere baina baita enpresa eta gobernuz kanpoko erakundeentzat ere. Ordu bakarreko ekitaldi laburrak aurkeztu izan ditut, baina hainbat eguneko kongresuak ere gidatu ditut. Hainbat hizkuntzatan hitz egiteko gaitasuna bereziki baliagarria zait halako aurkezpenetan aritzeko.

Kazetari gisa, halako ekitaldietan paradisuan sentitzen naiz, telebistan ez bezala, elkarrizketak garatzeko denbora ez delako hain zorrotza. Horrez gain, politika edo kultura munduko jende interesgarria ezagutzeko aukera ematen didate.

Ekitaldi hauei esker, bi Nobel Saridun elkarrizketatu ahal izan ditut: Rigoberta Menchú Bakearen Nobel Sariduna eta Joseph Stiglitz Ekonomiaren Nobel Sariduna. Mundu osoko hainbat hiriburutako alkateak eta askotariko adituak ere ezagutu ditut.

Jarduera honek hitz egiten ditudan lau hizkuntzak lantzeko aukera ere ematen dit: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa, alegia. Askotan gertatzen zait ekitaldi berean (baita eztabaida berean ere) lau hizkuntza horietan aritu behar izatea. Buruko ariketa hori oso gustuko dut, gainera… horrenbestez, plazera bikoiztu egiten da!

Egia esan, espero ez nituen hainbat sorpresa ekarri dizkit nire ibilbideak. Nire lanari esker, gobernuz kanpoko hainbat erakunderi lagundu ditet, KLM airelinearentzat Bilbo sustatzen aritu naiz eta Arabako Txakolinaren Enbaxadore izendatu naute.

Makina bat ekitaldi eta kongresu aurkeztu ditut. Hauek dira horietako batzuk. Gehiago ikusi nahi izanez gero, Vimeoko nire atarian dauzkazu eskura. Ekitaldien bideoak.

JOSEPH STIGLITZ EKONOMIAREN NOBEL SARIDUNARI ELKARRIZKETA
BILBOREN SUSTAPENA KLM AIRELINEARENTZAT
ALBOAN-EN “zure mugikorraK EZKUTATZEN DUENA” kanpaina
RIGOBERTA MENCHU BAKEAREN NOBEL SARIDUNAREKIN EZTABAIDA
ARABAKO TXAKOLINAREN 2017KO ENBAXADOREA
ZAHARTZEARI BURUZKO “ADINBERRI” NAZIOARTEKO KONGRESUA

Ikusi hemen ekitaldi batzuetako argazkiak