Kaixo!

Vanessa Sanchez naiz

Euskal Herriko kazetari bidaiazalea

Hiru arlotan aritzen naiz lanean:

Telebistako kazetari, ikuskizunen aurkezle eta bisita gidatuak antolatzen Euskal Herrian barrena. Beste trebetasun bat ere badaukat, ordea, ezkutukoa bezain ezaguna.

Telebista

Arlo guztiak landu ditut kazetari gisa. Atzerriko korrespontsala izan naiz, berriemaile berezia, eta albistegietako eta hainbat saiotako aurkezlea ere bai.

Ekitaldiak

Era guztietako kongresu, gala eta ekitaldiak aurkezten ditut, eta hainbat hizkuntzatan, gainera: ingelesez, frantsesez, euskaraz eta gaztelaniaz.

Euskal Herrian zehar

Esperientziak, bisitak eta ibilbideak diseinatzen ditut Euskal Herria ezagutzeko gogoa dutenentzat. Ezagutu nire proiektua: Walk on the Basque Side.

Nire sekretu ezaguna

Harri eta zur geratuko zara nire irrintziak entzuterakoan! Foniatra baten tesian parte hartu dut, besteak beste, irrintziek dituzten onurak zerrendatzeko asmoz.

Oso gazterik hasi nintzen munduan barrena bidaiatzen, eta esperientzia horri esker, aukera izan dut gustuko dudan lana garatzeko. Alegia, ezagutzen eta hunkitzen nauen hura besteei helaraztea. Lehenengo, telebistako eta irratiko korrespontsal aritu nintzen Parisen eta Beijingen, eta berriemaile berezi gisa munduko beste hainbat herrialdetan. Telebistako aurkezle aritu nintzen ondoren.

Nire herrian eta kanpoan bidaiatzeak aukera ematen dit inguruarekiko daukadan jakin-mina asetzeko. Batez ere pertsonek erakartzen naute: haien bizimoduak, pentsaerak, inguruak, historiak eta egungo errealitateak. Eta noski, baita haien gastronomiak ere, aipatutako gauza guztiekin lotura kulturala baitauka.

Horrez gain, ekitaldiak aurkezten ditut, baita neurrira egindako esperientzia esklusiboak gidatu ere Euskal Herrian barrena. Izan ere, Estatu Batuetan, Frantzian eta Txinan bizi ostean, munduko hainbat txokotan hara eta hona ibili ostean, etxera itzuli naiz.

Walk on the Basque Side proiektuaren bitartez Euskal Herria erakusten diet gurera bisitan datozenei, Europako hizkuntzarik zaharrena, euskara, hitz egiten duen herri honen altxorrak ezagutu ditzaten.

Euskara eta gaztelania ditut ama hizkuntza, baina ingelesez eta frantsesez ere bikain moldatzen naiz. Gai naiz portugesez komunikatzeko, eta oinarrizko arabiera eta txinera ere badakizkit.

Ekingo diogu elkarlanari?